viernes, 24 de diciembre de 2010

Berrikuntza gutxi proposatu dituzte Ekonomia Iraunkorraren legegaian

Urtarrilaren lehenean jarriko da martxan enpresa txiki eta ertainei kredituak emateko 20.000 milioi euroko funtsa
Ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerek %12ko zerga kenkaria izango dute

Hona hemen albistea.


Sara Fantova Barrena

viernes, 3 de diciembre de 2010

Kirola guztiok ondo bizitzeko izan beharko zen, ezta?

Zoritzarrez, kiroletarako materiala egiten duten marka handien portaera ez dirudi asko aldatu denik. Irakurri ondoko artikuluan ematen diguten informazioa.
Azken urteetan, askotan salatu egin da enpresa handi batzuek nola lortzen duten haien izugarrizko irabaziak. Beraientzat, zuzen edota kontraten bidez, lan egiten duten langileen eskubideak (bizitza duina izateko, osasuna zaintzeko eskubidea, atsedenaren eskubidea,..) guztiz urratu direlako.

Horren aurrean, enpresen erantzukizun sozialaren kontzeptua sortu zen, eta gizartearen presioaren ondorioz, salatutako enpresa gehienak bere jokaerak aldatzeko prest ageri ziren.

Baina kanpainaren boom pasa ondoren, komunikabideetatik desagertu ondoren, badirudi kasu batzuetan, adibidez, futboleko baloien produkzioan, langileen lan baldintzak ez direla inola ere hobetu.



Bai

sábado, 27 de noviembre de 2010

Merkataritzako oligopolioak

Berrian, 2008ko apirilean, Koldo Babaskuesek, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Elkarteko lehendakaria, idatzi zuen iritzi artikulu honetan, azken 40-50 urteetan merkataritza sektorean egon diren aldaketak, eta horiek ekarri dituzten ondorioak aztertzen ditu.
Irakurri, eta ondoko galderak erantzun:
Nolako zen merkataritza 60-70 hamarkadeetan? Entzun diezu pertsona
nagusiei horrelakoak kontatzen?
Azken urteetan, zein da guztik hedaturik dagoen eredua?
Eredu berri honekin prezioak txikitu dira? Eskaintza zabalagoa eta
heterogeneoagoa da?
Babaskuesek esaten du sektorea irabazi gehienak finantza -fluxuei zor
zaizkiela. Azaltzen duena ulertzen duzu? holan bada, zeuk azaldu.
Zer esaten du kontsumoa eta asialdiari buruz? Ados zaude?

miércoles, 24 de noviembre de 2010

JIT: Just in time metodoa

Komentatu dugun moduan, Just in Time moduan ezagutzen den metodoa, produkzio eta banaketa sistema bat da.
Informazioa gehiago,(historia, filosofia,...), izateko irakur ezazu ondoko artikulua

AEBen automobil enpresak

Iraku ezazu ondoko artikulua eta galderak erantzun:
Zer gertatu zen hiru automobil enpresa horiekin krisi edo atzeraldi garaian? Zer egin zuen, horren aurrean, AEBen gobernuak?
Datu positibo horiek zergatik dira albiste onak Obamaren gobernurako?

lunes, 22 de noviembre de 2010

Enpresen interesak, pertsonen interesaren aurretik jartzen denean.

Hau tristura eta amorrua pizten dituen albistea da.

Albistea irakurri eta ondoko galderak erantzun:

- Zergatik bota nahi dute boskimanoak bere lurraldetik? Zein enpresa eta nortzuen interesa daude horren atzetik?

- Zein estrategia erabiltzen ditu bertoko gobernuak boskimanoak Kalahari Erdiko erreserbatik kanporatzeko?

- Survival gobernuz kanpoko erakundea ezagutzen zenuen? Nahi baduzu sar zaitez bere webgunean. Beste gauzen artean, irakurri ahal izango duzu Repsol-YPF enpresak Perun egin nahi dituen proiektuari buruzko informazioak.

Alternatibak gaurko ereduari.

Badago jendea, badaude enpresak, saiatzen ari direla gauzak beste modu batean egiten.

Irakur ezazue Gara egunkarian ateratako ondoko elkarrizketa.

Carlos Askunzeren arabera, zein diferentzia daude REAS Euskadi sarean sartutako enpresa eta beste enpresen artean? Laburtu garrantzitsuena.

Interesgarria iruditzen zaizu planteamendu hori?

Enpresak itxi, enpresak zabaldu

Urriaren 12an argitaratu zen albiste honen arabera, 2010 urteko lehen 9 hilabeteko datuak aurreko urtekoaren datuekin alderatuz, zelako bilakaera egon da baja hartu duten enpresen kopuruan? eta alta hartu dutenen kopuruan?
206 enpresek konkurtso legera jo dutela esaten du, zer da hori?

viernes, 12 de noviembre de 2010

Hemen sortutako enpresa multinazionalek alde egingo dute.

Ziur aski ezagutzen dituzue BH bizikletak, eta agian, badakizue ere Bergarako enpresa batek antzinako mahoiko frakak eta gonak, eta gaur egungo bakeroen ("jean") ehuna, egiten zituela.

Ba, hemengo enpresa horiek, multinazionalak bihurtu zirela, atzoko Berriako albisteak azaltzen digunaren arabera orain erabaki dute hemen zeukaten lantegiak kentzea.

Artikulua irakurri eta ikusi nongo lantegiak mantentzen duten, enpresaburuek zein arrazoi ematen duten Euskal Herriko faktoriak kentzeko, sindikatuek zer esaten duten, zenbat langile kaleratuko duten ,...

jueves, 11 de noviembre de 2010

BPG

Euskadiko Barne Produktu Gordinaren tasa (BPG) ez da aldatu aurtengo hirugarren hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuz gero. Hala ere, %0,6 hazi da iazko hiruhileko berdinarekin alderatuz, Eustaten datuen arabera.
Honakoa da urtetik urterako hazkunde positiboa daukan bigarren hiruhilekoa, aurretik sei hiruhileko negatibo egon ostean. Espainiako ekonomiaren urtetik urterako hazkundea, berriz, %0,2koa izan da, Estatistika Institutu Nazionalak jakitera eman duenez.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, Euskadiko BPGren hazkundean ez da aldaketarik egon. Honek esan nahi du hiruhilekoen arteko hazkundearen erritmoa moteldu egin dela, aurreko hiru hiruhilekoetan hazkunde positiboa egon ondoren. Espainiako ekonomian ere %0,0ko tasa izan da.
Lehenengo sektorean eta industrian egondako hobekuntzari zor zaio hiruhileko honetako urterik urteko hazkundea. Zerbitzuen sektorea ondo hazten ari da, baina aurreko hiruhilekoan baino motelago. Eraikuntzak, berriz, aurreko hiruhilekoetan izandako joera negatiboari eusten dio.

Comdifil multinazionala

Kostu baxuetan saldutako moda industrian sartzea edo sektorearen enpresa handiak nola aurreratzen zaituzten ikusi, zalantza hau ia ehungintza enpresa guztiak daukate eta, forma baten edo beste baten, gehiengoak moda prezio baxuaren industrian sartzea erabaki dute. Formatu honetan Comdifil multinazionala aurki ditzakegu (Julian Imaz-ek kontrolatuta). Friday’s Project da haren gazte modaren kate bat, 110 sukurtsalekin Espainian. Nahiz eta Friday’s jendeak gehiago ezagutzen duen, haren zatitzeen beste bat, Comdipunt, ez da bakarrik bere taldearentzako moda artikuluen merkataritzaz arduratzen, Inditex multinazionalaren hornitzaile printzipala da ere. 2008ko datuen arabera filial honek 146,3 milioi euroren negozio bolumena lortu zuen, eta haren emaitza 6,2 milioietan kokatu zen. Kaltegarriagoa da haren enpresa buruaren egoera, 12 milioi euroren galerak izan baititu.
Diseinuaren azken joerekin kontuan hartzea eta prezio lehiakorretara merkaraztea ez da nahikoa horregatik Comdifilek filial berri bat jaurti du: Shana, ahal diren prezio baxuenekin saldutako moda.
Shanak bakarrik emakumeentzako moda saltzen du eta haren erreferentzia Primark kate Irlandesa da.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

11 airebideei 800 miloi multa

11 airebideei 800 miloi multa baino gehigo jarri die Europako komisioa hauetako batzuk,British Airways y Air France-KLM...dira.
Prezioen paktu egiteagaitik 1999 eta 2006 urteetan.(Honi kartel deritzo)eta ilegala da.

Baina gazteleraz dago,ez dut aurkitu euskeraz.

martes, 9 de noviembre de 2010

Enpresen fusioa, xurgatzeak..

Irakurri ondoko albistea eta komentatu zein bi enpresa elkartzen diren, zein sektorekoak diren, zein bat egite mota iruditzen zaizun.

Amiantoak sortutako gaixotasunak

Ez dakit arazo honetaz zerbait entzun duzuen. Irakurri gure ikastetxeko ikasle ohiak, Mikel Carramiñanak, idatzitako ondoko artikulua.
Informazioa bilatu eta komentarioetan azaldu hurrengo galderak:
Zertarako erabiltzen zuten amianto eraikuntzan?
Noiztik ez da erabiltzen?
Zein da LAB sindikatuak salatzen duen arazoa?

Interes kontrajarriak

Dakizunez, askotan gai bat eztabaidatzean ikuspegi oso desberdinak agertzen dira.
Horrela gertatzen da ere hegalaburraren arrantzaren gaian.
Irakur ezazu ondoko albistea eta komentatu:
Kasu honetan nortzuen interesak daude mahai gainean?
Zergatik uste duzu esaten dutela beharrezkoa dela hegalabur gutxiago harrapatzea?
Zein da zure iritzia?

LPEE: Lurralde Petrolio-esportatzaileen Erakundea

Irakur ezazu ondoko albistea eta komentatu ikasitako zein kontzeptuarekin erlazionatzen duzun erakunde hori. Kasu honetan nortzuk eratzen dute erakunde hori? Legala da?

Atez ateko zaborren bilketa

Gipuzkoako herri batzuetan zaborrak birziklatzeko egiten ari den esperientziari buruz, eta gaiaren inguruan dagoen eztabaidaz, zerbait jakiteko, irakur ezazu ondoko artikulua.
Partzuergo bati buruz hitz egiten dute, zein da? nortzuk eratzen dute partzuergo hori? zer da partzuergo bat? Komentarioan azaldu.

Energia berriztagarriak

Irakur ezazu ondoko artikulua eta komentarioan azaldu nongoa den Fluitecnik enpresa, zer ekoizten duen eta zertarako erabiltzen diren bere produktuak, eta baita Fluitecnikeko zuzendariak esaten duena sektore horren etorkizun hurbilari buruz.

Kirola eta ekonomia

Eibarreko eskubaloi taldeak, Arrate, arazo ekonomiko larriak ditu. Pasadan urriko 15ean Berria egunkarian ageriko ondoko artikulua irakurri, eta komentarioan klubak egiten dituen eskaerak laburtu.

miércoles, 6 de octubre de 2010

Euskal Herrian Europan baino gutxiago inbertitzen da ikerketa eta garapenean

XXI. mendeko adierazle nagusiak biltzen dituen txostena aurkeztu du Gaindegiak

http://paperekoa.berria.info/harian/2008-06-05/002/005/euskal_herrian_europan_baino_gutxiago_inbertitzen_da_ikerketa_eta_garapenean_xxi_mendeko_adierazle_nagusiak_biltzen_dituen_txostena_aurkeztu_du_gaindegiak.htm

«Ekonomia ondo doanean apropetxatu egin behar da modernizatzeko. Baina ez dugu hala egin»

«Patenteei dagokienez, Euskal Herriko tasa oso baxua da beste herrialdeekin alderatuz gero»

Libe Kerroum

martes, 5 de octubre de 2010

Aurreratuenen erritmoa segitzea, EAEren erronka

La Caixak ongizate eta errentari buruz egin duen txosten batek dioenez, EAE-k 271 eskualderen aurrean, 26. postua du. Jose Antonio Hercek, txostenaren egileak, dioenez, EAE-n erronka nagusia aurreratuenenen erritmoa jarraitzea da.

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-07-15/002/013/ekonomia_aurreikuspenak_aurreratuenen_erritmoa_segitzea_eaeren_erronka_la_caixak_txosten_batean_nabarmendu_du_lehiatzeko_abantailak_berritzeko_ordua_dela_atzean_ez_gelditzeko.htm

Soldata hazkundeak ia izozturik daude

http://paperekoa.berria.info/ekonomia/2010-10-05/015/002/soldata_hazkundeak_ia_izozturik_daude_negoziazio_kolektiboa_geldirik_dago.htm

Gero eta lan gehiago egiten da, eta soldatak izozturik jarraitzen dute. Ez dago orekatuta lana eta soldataren arteko aldea. Langile eta kolektiboen arteko itunak aldatu gabe jarraitzen dute.

Sara Fantova eta Ane Elordui.

Krisi garaian ere lanbide heziketa garatzeko eskatu dute ikastetxeek.

http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2010-05-18/016/004/krisi_garaian_ere_lanbide_heziketa_garatzeko_eskatu_dute_ikastetxeek_lanbide_heziketarako_aurrekontua_gutxitzen_jarraituz_gero_arazoak_egon_daitezkeela_ohartarazi_dute.htm

Mondragonek 15 miloi euro jarri ditu auto elktrikoa garatzeko

Iker Cardero
Mondragonek 15 milio euro jaariko ditu auto elektrikoak garatzeko, emen uzten dizuet artikulua:

http://paperekoa.berria.info/ekonomia/2010-06-19/018/001/mondragonek_15_milioi_euro_jarriko_ditu_auto_elektrikoa_garatzeko_taldeko_zenbait_kooperatibaren_artean_citycar_prototipoa_sortu_dute_eta_orain_merkaturatzeko_aukerak_aztertuko_dituzte_fagor_ederlanek_hibridoentzako_motor_berri_bat_egingo_du_lotusekin_elkarlanean.htm

sábado, 2 de octubre de 2010

Irailaren 29ko grebaren eragina sektoreka

Grebaren hurrengo egunean, irailaren 30ean, Berria egunkarian argituratutako albistean grebaren deialdiak, sektorearen arabera, izan zituen erantzun desberdinak adierazten dute: http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-30/004/005/lan_erreforma_

Artikulua irakurri eta ondoko galderak erantzun:

  • Zeintzuk dira aipatzen diren sektoreak eta azpisektoreak?
  • Autogintza sektoreari buruzko informazioan esaten dute, langile batzuk lanerako prest egon arren, ekoizpena erabat gelditu behar izan zutela, zergatik?

lunes, 13 de septiembre de 2010

Koldo Saratxaga


Ez dakit inoiz entzun baduzue izen hori: Koldo Saratxaga.

Azken urteetan berarekin erlazionatutako albisteak irakurri ahal izan ditugu. Adibidez, Irizar edota Ampo-Poyan kooperatibekin erlazionaturiko ondokoa (gainean klikatu).

Enpresa nolakoa izan behar den azaltzeko "pertsonetan oinarritutako kudeaketa eredua" aipatzen du.

Saratxagaren ideiak apur bat gehiago ezagutzeko irakur ezazu ondoko elkarrizketa

Elkarrizketa horretan Saratxagak esaten du enpresa "dirua egiteko sortutako egitasmoa" baino gehiago izan behar dela.


Zeintzuk dira bere ideiak enpresari buruz?


Esaten du ere "gure mundua krisian zegoela, dagoela eta egongo dela".


Zer iruditzen zaizu?


Uste duzu gizartean aldaketak behar beharrezkoak direla? zergatik?