lunes, 22 de noviembre de 2010

Enpresen interesak, pertsonen interesaren aurretik jartzen denean.

Hau tristura eta amorrua pizten dituen albistea da.

Albistea irakurri eta ondoko galderak erantzun:

- Zergatik bota nahi dute boskimanoak bere lurraldetik? Zein enpresa eta nortzuen interesa daude horren atzetik?

- Zein estrategia erabiltzen ditu bertoko gobernuak boskimanoak Kalahari Erdiko erreserbatik kanporatzeko?

- Survival gobernuz kanpoko erakundea ezagutzen zenuen? Nahi baduzu sar zaitez bere webgunean. Beste gauzen artean, irakurri ahal izango duzu Repsol-YPF enpresak Perun egin nahi dituen proiektuari buruzko informazioak.

8 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. - Zergatik bota nahi dute boskimanoak bere lurraldetik? Zein enpresa eta nortzuen interesa daude horren atzetik?

    Nazioarteko diamante enpresek begiz jo dute boskimanoen lurra, bertan diamanteak daudelako, eta Gobernuak diamante horiekin negozioa egin nahi duelako.


    - Zein estrategia erabiltzen ditu bertoko gobernuak boskimanoak Kalahari Erdiko erreserbatik kanporatzeko?

    Indigenei errepresio izuagarria eragiten. Adibidez etxeak arakatu, eskolak eta osasun zentroa itxi eta ur hornikuntza deuseztatu.

    - Survival gobernuz kanpoko erakundea ezagutzen zenuen? Nahi baduzu sar zaitez bere webgunean. Beste gauzen artean, irakurri ahal izango duzu Repsol-YPF enpresak Perun egin nahi dituen proiektuari buruzko informazioak.

    Ez genuen ezagutzen, baina bere web orrian sartu ostean badakigu mundu osoko herri indigenak laguntzera dedikatzen den erakundea dela.


    EGILEAK: Galder Fernández-Vega eta Markel López.

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  4. Botsawanan dauden lur baliabideak oso aberatsak direlako. De Beers, Petra Diamonds enpresen eta diamante trafikatzaileen interesak daude honen atzean.
    Gobernuak ur putzuak kendu ditu, honen odorioz hango bizi baldintzak oso gogorrak dira eta oso zaila da han bizirautea.
    Ez, baina artikulua irakurri eta gero oso interesgarria, eta lan handia egiten dutela iruditu zaigu.

    Libe Kerroum eta Sara Fantova.

    ResponderEliminar
  5. -Diamanteen multinazionalek, haien interesei begiratuta, berriz boskimanoen lurraldeetan sartu dira.

    -Izugarrizko erreprezioa pairatzen dute herritarrek, gobernuaren eta multinazionalen interesen kontu.


    -Ez genekien zer zen, baina orain, hau jakinda, holako talde gehiago egon beharko lukela pentsatzen dugu.

    ResponderEliminar
  6. Zergatik bota nahi dute boskimanoak bere lurraldetik?

    Beraien lurraldean dauden diamanteak eskuratu nahi dituztelako.

    Zein enpresa eta nortzuen interesa daude horren atzetik?

    Nazioarteko diamante enpresen interesak daude honen atzetik.

    Zein estrategia erabiltzen ditu bertoko gobernuak boskimanoak Kalahari Erdiko erreserbatik kanporatzeko?

    Lehen Boskimanoak beraien bizimodua babesten zuen erretserba batean bizi zren. Baina, 80. hamarkadan, erretseran diamanteak topatu zirenean, bertan eroso bizitzeko sekulak zailtasunak jartzen dizkiete, esaterako: ura lortzen laguntzen dieten putzuak itxi, mehatzatu eta kamioietan kanporatu, ehiza baimenak bertan bera utzi, ahuntz taldeak erretserban izatea debekatu etabrreko hainbat bidegabekeria egin dizkiete boskimanoei.

    Survival gobernuz kanpoko erakundea ezagutzen zenuen?

    Ez, baina egia esan nahiko ados gaude haien ideiekin. Boskimanoei ura kentzea bidegabekeria galanta baita.

    Gorka Lopez eta Ieneko Lazurtegi

    ResponderEliminar
  7. - Zergatik bota nahi dute boskimanoak bere lurraldetik? Zein enpresa eta nortzuen interesa daude horren atzetik?

    Ohianeko gizaki gizarajo hauek bota ez ezik haien eskubideei uko egin behar izan dituzte,zergatik? haien lurretan diamanteak aurkitzen ohi durelako eta honen erruz haien biziraupenerako beharrezkoak diren jarduerak debekatu dituzte baliabide hau ez agortzeko eta ondorioz "De Beers" diamante konpainiari negozioa ez bukatzeko.

    - Zein estrategia erabiltzen ditu bertoko gobernuak boskimanoak Kalahari Erdiko erreserbatik kanporatzeko?

    Gobernuak ura bhilean behin garraiatzen zuen kamioiaren zerbitzua eten egin zuen, horrez gainera, urtegiak kendu zituen eta azkenik boskimanoak kanporatzeko politikarekin jarraituz horixe lortu zuten. Dena interes ekonomiko handiaren erruz.

    - Survival gobernuz kanpoko erakundea ezagutzen zenuen? Nahi baduzu sar zaitez bere webgunean. Beste gauzen artean, irakurri ahal izango duzu Repsol-YPF enpresak Perun egin nahi dituen proiektuari buruzko informazioak.

    Ez, baina orain badakit, horretaz hitz egiten entzuten dudanean, jakingo dut odolesko diamanteen arazoan parte hartzen dutela beste hainbat borroken artean, eta boskimanoei laguntzen ari diela, ondorioz giza-eskubideak defendatzen dituela beste hainbat gobernuz kanpoko erakundeek bezala.

    Komentario pertsonala: Albiste honekin burura datorkit "Diamante de Sangre" pelikula... beraz, interesatuta daudenentzat ikustea gomendatzen dut. Oso ona da!!

    ResponderEliminar
  8. Bai Janire, niri ere "Diamante de sangre" filma interesgarria iruditu zitzaidan.

    Pelikulan kontatzen dutena eta artikulu honetan salatutakoa, oso erlazionaturik daude. Botswanan bezala, Afrikako beste lurralde batzuetan, Siera Leonan, adibidez, diamanteek eman ahal duten irabaziak lortzeagatik, gerrak piztu dira, hainbat jende hiltzen ari da, askok bere lurraldetik ihes egin behar izan dute,...
    Eta bitartean, Gizarte "zibilizatuan" horrela lortutako diamanteak salerosten dira, batzuk aberasteko, eta beste batzuk kapritxo gehiago izateko.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.