jueves, 11 de noviembre de 2010

BPG

Euskadiko Barne Produktu Gordinaren tasa (BPG) ez da aldatu aurtengo hirugarren hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuz gero. Hala ere, %0,6 hazi da iazko hiruhileko berdinarekin alderatuz, Eustaten datuen arabera.
Honakoa da urtetik urterako hazkunde positiboa daukan bigarren hiruhilekoa, aurretik sei hiruhileko negatibo egon ostean. Espainiako ekonomiaren urtetik urterako hazkundea, berriz, %0,2koa izan da, Estatistika Institutu Nazionalak jakitera eman duenez.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, Euskadiko BPGren hazkundean ez da aldaketarik egon. Honek esan nahi du hiruhilekoen arteko hazkundearen erritmoa moteldu egin dela, aurreko hiru hiruhilekoetan hazkunde positiboa egon ondoren. Espainiako ekonomian ere %0,0ko tasa izan da.
Lehenengo sektorean eta industrian egondako hobekuntzari zor zaio hiruhileko honetako urterik urteko hazkundea. Zerbitzuen sektorea ondo hazten ari da, baina aurreko hiruhilekoan baino motelago. Eraikuntzak, berriz, aurreko hiruhilekoetan izandako joera negatiboari eusten dio.

1 comentario:

  1. Leire, sarrera bi egin dituzu, hor itsatsi baina ez diguzu azaltzen zergatik albiste horiek aukeratu dituzun, zer da horietan interesgarria iruditu zaizuna, zerekin erlazionatu duzun...
    Mesedez, sarreran lehendabizi zure komentarioak egin, gero albistea itsatsi, edo linka egin.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.