sábado, 22 de enero de 2011

BEZaren igoeraren ondorioak

Saltzen den produktuaren arabera aplikatzen den BEZa desberdina da. Hiru BEZ mota daude: orokora, murriztua eta supermurriztua. Produktua oso beharrezkoa dela kontsideratzen bada, aplikatuko zaion tipoa baxuagoa izango da, ordez, legegileek pentsatu badute produktua ez dela hain oinarrizkoa aplikatuko zaion BEZ mota edo tipoa altuagoa izango da. Legez finkatuta dago produktu bakoitzari zein BEZ tipo aplikatu behar zaion.

Dakizuenez, Espainiako gobernuak Balio Erantsiaren Zergaren tipoak igo egin ditu.
2010eko uztailan tipo orokorra %16tik %18ra igo zen, eta murriztua %7tik %8ra. BEZ supermurriztua bere horretan geratu zen, %4an.

Ondoko albistean azaltzen dute nola, igoera horren ondorioz, Bizkaian 2010ean aurreko urtean baino diru gehiago bildu dela .

martes, 11 de enero de 2011

Paradisu fiskalak

ARGIA Juan Mari Arregi

Paradisu fiskalak ezabatu edo erreskatatu?

Munduko herrialde aberatsenak biltzen dituen G-20ko Gobernuek, solemnitatez iragarri zuten Londresen, apirilean, «banku sekretuaren garaia amaitu» dela. Esaldi horrek esan nahi zuen «hirukia» deiturikoa (ihes fiskala, banku sekretua eta finantzak ez gainbegiratzea) bideratuko zutela Ogasunen arteko informazio trukaketara. Horrela, jakintzat ematen zen gobernuek 40 leku baino gehiagotan dauden paradisu fiskalen kontra borroka hasiko zutela azkenean. Partikularrenak diren 8,2 bilioi («b»rekin) euro xurgatzen dituzten paradisu fiskalak dira zergetan 178.000 milioi euro sortuko lituzketenak, Tax Justice Network-en arabera. Hau da, munduko BPGaren %13, ELGAren esanetan.

Hankak lurrean, paradisu fiskalek ukiezin izaten jarraitzen dute. Zertxobait birmoldatzeko itxura egin dute, baina legitimatzen jarraitu ahal izateko (...). G-20a paradisu fiskalak erreskatatzera etorri da, beren herrialdetako zergetatik ihes egiten dutenen lana erraztera, bildutakoa murriztuz. Hartara, paradisu fiskalek itzalean eta kontrolik gabe dagoen bankari ostatu ematen jarraitzen dute, banka horrek banatu zituen hipotekak eta aktibo toxikoak inbertsio banka handiaren azpian mozorroturik, zergadunen kontura erreskatatu behar izan zen inbertsio bankaren azpian, hain zuzen.

Paradisu fiskalek jarraitzen dute balio izaten drogatik, zurien tratatik, arma trafikotik eta abarretik datorren diru zikina garbitzeko. Paradisu fiskalak ezabatzeak, justua, gizatiarra eta solidarioa ez den ekonomiaren erantzule den banka eta finantza eredua aldatzea eskatzen du.



Ane Guti, Ainhoa Artetxe, Libe Kerroum.

Oinarrizko errenta guztientzat?

Gaur egun komunikabideetan eta kalean entzuten den eztabaida da. Batzuk esaten dute errenta hori emateak, gizartean alfer gehiago, hau da, lan egin nahi ez duten gehiago, egotea butzatzen duela.
Irakur ezazu ondoko artikulua .

Zein da Daniel Raventos ekonomilariaren iritzia?
Alferkeria bultzatzea dela iritziarekin ados dago?
Besterik ez duten pertsonek oinarrizko errenta kobratzeko dirua, nondik uste du atera ahal dela?

Eta zein da zure iritzia?

Paradisu fiskalak

Finantza krisi agertzean, gobernuan dauden politikariek ere, 2008an, esaten zuten gauza batzuk aldatu behar zirela, bankuei kontrol gehiago eta zorrotzago ezarri behar zitzaiela. Baina zertan gelditu dira asmo horiek?
Artikulu honen iritziz gauzak oso gutxi aldatu dira: Paradisu fiskalak bere horretan jarraitzen dutela, beraien dirua kontroletik kanpo izan nahi dutenek lehen bezain erraz daukatela.

lunes, 10 de enero de 2011

BBK eta Cajasurren arteko fusioa

Bi enpresen fusioa gertatzen denean, askotan, eragina dauka lanpostuetan. Irakur ezazu albistea eta azaldu nola egin nahi duten, kasu honetan, langile kopuruaren murrizketa.

Eroski taldearen azken batzar orokorra

Irakurri artikulu hau eta informazioa laburtu.
Zer erabaki dute azken Batzar berezi horretan?
Zergatik ez zeuden ados bazkide batzuk? Zein arrazoi ematen zuten erabakiaren aurka egoteko?

Merkealdiak

Igandeon ere dendak zabalik egongo dira. Abenduko otruntza izugarriaren ondotik hara hor direla jadanik iparraldean, hegoaldean baino lehenago hasi merkealdiak. Aukera paregabeak, prezio apaltze erraldoiak, erosleen eromena nabaritzen zen iragan astezkenean, estatistiketan dioten bezala, Baionako berrogeita hamar urteko etxeko andereen begietan. Dirua atera eta magasinetara lehia: ez zuten beste helbururik.

Girgila anitz eskuratuko dutela argi dago moltsak hariraino hustuz. Jada gainezka dituzten arropa edo sukaldeko tresna gehiago. Debalde hori premiazkoa dugula sendiaraztea da egitura kontsumistaren lorpenik handiena. Egia erran Voltaire minberak ere le superflu, chose très nécessaire errepikatzen zuen. Ez dugu ahanztekoa. Hargatik ukitzen gaituzte Serge Latouche ekonomia irakaslearen eleek, garapenaren murrizketaz hitzegiten duelarik Kataluniako telebistako programa batean.

Frantzian a-croissance delakoaren ideia bekatu mortala da. Nehork ez du Isturitzeko harpeetako bizimodura itzultzeko gogorik, alaina. Ordea... oroitu gaitezen Xalbadorrek Ameriketan sosketa ibiltzen zebilkion semeari zuzendu bertsoetan zioenaz: gutiagorekilan biziak gaituk gu.

Orain gure aldi. Itzuliko gara.

(Beeria.info)