viernes, 12 de noviembre de 2010

Hemen sortutako enpresa multinazionalek alde egingo dute.

Ziur aski ezagutzen dituzue BH bizikletak, eta agian, badakizue ere Bergarako enpresa batek antzinako mahoiko frakak eta gonak, eta gaur egungo bakeroen ("jean") ehuna, egiten zituela.

Ba, hemengo enpresa horiek, multinazionalak bihurtu zirela, atzoko Berriako albisteak azaltzen digunaren arabera orain erabaki dute hemen zeukaten lantegiak kentzea.

Artikulua irakurri eta ikusi nongo lantegiak mantentzen duten, enpresaburuek zein arrazoi ematen duten Euskal Herriko faktoriak kentzeko, sindikatuek zer esaten duten, zenbat langile kaleratuko duten ,...

2 comentarios:

  1. Gasteizko lantegia itxi dute, eta Portugalko eta Txinako lantegiekin aurrera egin nahi dute.
    Txinako eta Portugalko lantegiak askoz lehiakorragoak direla, %300 gehiago.
    Sindikatuek onartu dute Gasteizko lantegia ez dela besteak bezain lehiakorra baina oraindik ere bideragarria dela diote. 250 lanpostu galdu dira.
    "Jean" ohial enpresan ez dute azaldu zergatik itxiko duten. 64 langile geratuko dira kalean, eta langileen erdiek 53 urtetik gora dituzte, eta gazteena ere 42 urtekoa da.

    Libe Kerroum eta Sara Fantova

    ResponderEliminar
  2. Gasteizko lantegia itxi ondoren Portugaleko eta Txinako lantegiekin aurrera egiteko saiaketa egin dute.
    Lantegi hauek eskulan merkeagoa dute eta horren ondorioz euren produkzioa handiagoa da, horrela euren lehiakortasun ahalmena askoz ere handiagoa izanik.
    Sindikatuek ikusi dute Gasteizko lantegia ez dela besteak bezain lehiakorra, baina oraindik martxan laga dute.
    "Jean" ohial enpresa zegaitik itxiko duten ez dute azaldu. 64 langile geratuko dira kalean, eta langileen erdiek 53 urtetik gora dituzte, eta gazteena ere 42 urtekoa da.


    EGILEAK: Markel López eta Galder Fernández-Vega

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.