viernes, 3 de diciembre de 2010

Kirola guztiok ondo bizitzeko izan beharko zen, ezta?

Zoritzarrez, kiroletarako materiala egiten duten marka handien portaera ez dirudi asko aldatu denik. Irakurri ondoko artikuluan ematen diguten informazioa.
Azken urteetan, askotan salatu egin da enpresa handi batzuek nola lortzen duten haien izugarrizko irabaziak. Beraientzat, zuzen edota kontraten bidez, lan egiten duten langileen eskubideak (bizitza duina izateko, osasuna zaintzeko eskubidea, atsedenaren eskubidea,..) guztiz urratu direlako.

Horren aurrean, enpresen erantzukizun sozialaren kontzeptua sortu zen, eta gizartearen presioaren ondorioz, salatutako enpresa gehienak bere jokaerak aldatzeko prest ageri ziren.

Baina kanpainaren boom pasa ondoren, komunikabideetatik desagertu ondoren, badirudi kasu batzuetan, adibidez, futboleko baloien produkzioan, langileen lan baldintzak ez direla inola ere hobetu.



Bai

1 comentario:

  1. Honen kulpa guk daukagu ez dugulako salatzen, eta produktuak erosten ditugulako, gainera nik dakidanez futboleko liga batzuetan bakarrik onartzen da baloi espezifiko batekin jolastea, adibidez neskeen bigarren mailan bakarrik jolastu ahal da Adidasko Jabulani baloiarekin, futboleko federazioak zerbait ere egin behako zuen honen aurrean.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.