martes, 11 de enero de 2011

Paradisu fiskalak

ARGIA Juan Mari Arregi

Paradisu fiskalak ezabatu edo erreskatatu?

Munduko herrialde aberatsenak biltzen dituen G-20ko Gobernuek, solemnitatez iragarri zuten Londresen, apirilean, «banku sekretuaren garaia amaitu» dela. Esaldi horrek esan nahi zuen «hirukia» deiturikoa (ihes fiskala, banku sekretua eta finantzak ez gainbegiratzea) bideratuko zutela Ogasunen arteko informazio trukaketara. Horrela, jakintzat ematen zen gobernuek 40 leku baino gehiagotan dauden paradisu fiskalen kontra borroka hasiko zutela azkenean. Partikularrenak diren 8,2 bilioi («b»rekin) euro xurgatzen dituzten paradisu fiskalak dira zergetan 178.000 milioi euro sortuko lituzketenak, Tax Justice Network-en arabera. Hau da, munduko BPGaren %13, ELGAren esanetan.

Hankak lurrean, paradisu fiskalek ukiezin izaten jarraitzen dute. Zertxobait birmoldatzeko itxura egin dute, baina legitimatzen jarraitu ahal izateko (...). G-20a paradisu fiskalak erreskatatzera etorri da, beren herrialdetako zergetatik ihes egiten dutenen lana erraztera, bildutakoa murriztuz. Hartara, paradisu fiskalek itzalean eta kontrolik gabe dagoen bankari ostatu ematen jarraitzen dute, banka horrek banatu zituen hipotekak eta aktibo toxikoak inbertsio banka handiaren azpian mozorroturik, zergadunen kontura erreskatatu behar izan zen inbertsio bankaren azpian, hain zuzen.

Paradisu fiskalek jarraitzen dute balio izaten drogatik, zurien tratatik, arma trafikotik eta abarretik datorren diru zikina garbitzeko. Paradisu fiskalak ezabatzeak, justua, gizatiarra eta solidarioa ez den ekonomiaren erantzule den banka eta finantza eredua aldatzea eskatzen du.



Ane Guti, Ainhoa Artetxe, Libe Kerroum.

1 comentario:

  1. Gure ustez,paradisu fiskalekin bukatu beharra dago. Hauekin bukatzeko,beharrezkoa da agintean daudenek ez inbertitsea paradisu fiskaletan. Hauen kontra egiten dutela esaten badute ere, G-20koek adibidez erreztasunak eman dizkiete paradisu fiskalei. Beraz, ezinezkoa da arazo hau konpontzea gobernu hauekin, zekenkeriak beste behin ekonomiaren munduan indar gehiegi daukalako.

    Ane Guti, Libe Kerroum, Ainhoa Artetxe

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.