lunes, 10 de enero de 2011

Merkealdiak

Igandeon ere dendak zabalik egongo dira. Abenduko otruntza izugarriaren ondotik hara hor direla jadanik iparraldean, hegoaldean baino lehenago hasi merkealdiak. Aukera paregabeak, prezio apaltze erraldoiak, erosleen eromena nabaritzen zen iragan astezkenean, estatistiketan dioten bezala, Baionako berrogeita hamar urteko etxeko andereen begietan. Dirua atera eta magasinetara lehia: ez zuten beste helbururik.

Girgila anitz eskuratuko dutela argi dago moltsak hariraino hustuz. Jada gainezka dituzten arropa edo sukaldeko tresna gehiago. Debalde hori premiazkoa dugula sendiaraztea da egitura kontsumistaren lorpenik handiena. Egia erran Voltaire minberak ere le superflu, chose très nécessaire errepikatzen zuen. Ez dugu ahanztekoa. Hargatik ukitzen gaituzte Serge Latouche ekonomia irakaslearen eleek, garapenaren murrizketaz hitzegiten duelarik Kataluniako telebistako programa batean.

Frantzian a-croissance delakoaren ideia bekatu mortala da. Nehork ez du Isturitzeko harpeetako bizimodura itzultzeko gogorik, alaina. Ordea... oroitu gaitezen Xalbadorrek Ameriketan sosketa ibiltzen zebilkion semeari zuzendu bertsoetan zioenaz: gutiagorekilan biziak gaituk gu.

Orain gure aldi. Itzuliko gara.

(Beeria.info)

2 comentarios:

  1. Nire ustez, aipagarria da enpresek erabiltzen dituzten teknikak zenbateko efektua duten jendearengan. Artikuluan agertzen den bezala,gauzak ia debalde izateak beharrezkoa edo aprobetzatu behar dugun aukera paregabea dugula ustearazten digu. Argi dago, teknika horietako bat, hain hurbilekoak ditugun merkealdiak direla, eta gero hauek dendak igandean zabaltzearekin hobetzen badira, orduan eta efektu handiagoa izango dutela.

    Hau Baionako albistea den arren, argi dago Bilbon ere egoera berdina (merkealdekiko jendearen erreakzioa)guztiz ohikoa dugula, egun hauetan bereziki.

    Artiuluan aipatzen den a-croissance delako terminoa ordea (frantzian "bekatu mortaltzat" dutena) guztiz ezezaguna dut.

    ResponderEliminar
  2. Artikulurako linka:

    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-01-09/006/001/merkealdiak.htm

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.